Zuhaitzek hiriburuan duten bizitzari buruzko poema bisuala. Erakusketa Gasteizko Udal Artxiboko beirateetan ikusi ahal izango da urriaren 1etik aurrera
Bakarkako erakusketa
Arborizazioa
Ana Sampedro
Lan hau Vitoria-Gasteiz hirian egin da oso-osorik. 2012an European Green Capital saria jaso zuen ingurumenarekiko errespetuaren aitorpen gisa, eta ingurumen-politika desberdinen artean, azpimarratzekoa da 115.000 zuhaitz baino gehiago daudela bere kale eta parkeetan, hau da, ia zuhaitz bat bi pertsonako. Hiri-zuhaitzak denboraren lekuko dira, eta urtaroz urtaro, urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, gure airea garbitu, tenperatura erregulatu eta gure kaleak apaindu ez ezik, gure identitate naturalenarekin loturak mantentzeko aukera ere ematen digute. Hiri-zuhaitzen irudi erromantiko eta funtzional hori erakusteaz gain, gure gizarteak naturarekin duen harremanari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu lan honek. Izan ere, artifiziala naturalizatu behar badugu ere, ezin dugu saihestu naturala artifizial bihurtzea.
Udal Artxiboa
Vitoria-Gasteiz
Urriaren 1etik
Azaroaren 30ra
Aurkitu arabaclick
Arabaclick zazpi urteko ibilbidea duen argazki-topaketa bat da.
Hemen ikus dezakezu aurreko edizioak nolakoak izan ziren: